BasQ-IBM Quantum Computing Services

BasQ-IBM Quantum Computing Systemsera sartzeko protokoloa

Ikerbasquerekin Euskal Ekosistema Kuantikoa garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu duten erakundeek BasQ-IBM Sistema Kuantikoetara jo dezakete, urrats hauen bidez:


 

 

Lehen urratsa

IBMid kontua sortzea

Sisteman programak garatu eta exekutatzeko, IBMid kontu bat sortu behar duzu zure posta elektroniko korporatiboa erabiliz quantum-computing.ibm.com-en.

Bigarren urratsa

Ondoren, honako informazio hau bidali behar duzu support-qc@dipc.org helbidera:

A. Izena eta zure proiektuaren deskribapen labur bat.

B. Ahal izanez gero, behar diren baliabide kuantikoen kalkulua (adibidez, qubit kopurua, zirkuituaren sakonera, prozesadore mota, algoritmo mota).

C. Proiektuan parte hartzen duten eta programak garatu eta kudeatu behar dituzten beste kolaboratzaile batzuen IBMid kontuak.


 

Harremanetarako informazioa:

01.

Sarbidearekin zerikusia duten galderak egiteko, jarri harremanetan:
support-qc@dipc.org

02.

IBM baliabideen erabilerari buruzko kontsultak egiteko, jarri harremanetan:
ibmquantum@ibm.com

IBM Quantum