Itzuli albisteetara
BasQ Research Seminars (2/3)
Urria 18, 2024BasQ Research Seminars zikloaren bigarren mintegia, oraingo honetan Nicolás Lorente CSICeko ikertzaile zientifikoaren eskutik Materialen Fisika Zentroan (CFM/MPC).
Datorren urriaren 23an, BasQ Research Seminars zikloko bigarren mintegia ospatuko da. Oraingo honetan, Nicolás Lorente izango da hizlaria, Materialen Fisika Zentroko (CFM/MPC) CSICeko ikertzailea. Bere hitzaldia "New Phases of Matter Explored with NISQ Computations" gaiari buruzkoa izango da.
Ekitaldia 11:40an izango da, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko 1.A1 Gelan, Leioan. Elisa Bäumer IBMko Zientzialari Ikertzaileak emango du ziklo honen azken mintegia, azaroaren 20an, Donostian.