Konputazio kuantikoari buruzko lehen prestakuntza tailerra BasQren eskutik.
Ekaina 15, 2023Ikerbasque-IBM aliantzaren esparruan eta BasQ Estrategiaren barruan, ekainean Qiskit kitari buruzko prestakuntza tailer bat egin zen Donostian, IBMren eskutik.
Qiskit ordenagailu kuantikoekin lan egiteko kode irekiko software bat da, batetik algoritmo kuantikoen eta bestetik gailu kuantiko fisikoaren artean kokatzen dena. Piton eta antzeko programazio lengoaia komunak makina lengoaia kuantikora itzultzen ditu. Qiskit tutorialak Qiskit publikoari aurkeztea du xede SDK gisa hodeian ordenagailu kuantikoak programatzeko. Ikerketa zein hezkuntza tresna gisa erabilita, Qiskitek modulu ugari, dokumentazio zabala eta hainbat ezaugarri eskaintzen ditu konputazio kuantikoan lan egiten duen edozein pertsonari laguntzeko. Tutorialean, erabiltzaileek oinarrizkoa ikasiko dute: zirkuitu kuantiko bat nola diseinatu, zirkuitua zerbitzu jakin baterako nola konpilatu, zirkuitu konpilatua nola exekutatu, estatistika laburrak nola kalkulatu eta emaitzak nola irudikatu. Era berean, Aplikazio Moduluak aurkeztuko dizkiogu publikoari adibide batekin, baita Qiskit Runtime ere. Azken hori konputazio kuantikoko zerbitzua eta programazio eredu bat da, eta erabiltzaileei lan kargak optimizatzea eta eskala handiko sistema kuantikoetan eraginkortasunez exekutatzea ahalbidetzen die, primitiboak sartuz.
Bi eguneko ekitaldian, ekainaren 13an eta 14an, 40 bertaratutik gora izan ziren, batez ere ikertzaileak, zirkuitu, pultsu eta algoritmo mailan ordenagailu kuantikoekin lan egiteko IBMk sortutako software garapeneko kit horri buruzko prestakuntza eta esperientzia jaso nahi zutenak.