Back to events

Teknologia kuantikoa: zer da hori?

Biblioteca Central Bidebarrieta (Bilbao)

Date:

22 Abendua, 2024

Hour:

19:00 h

Location:

Biblioteca Central Bidebarrieta (Bilbao)

Tecnología Cuántica: ¿qué es eso?

Azken urteotan hainbat aurrerapen egin dira teknologia kuantikoaren arloan. Horren adibide da IBMk datorren urtean Donostian instalatuko duen superordenagailu kuantikoa, Basque Quantum proiektuaren barruan. Proiektu estrategiko hori Eusko Jaurlaritzak gidatzen du, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera.

Horrelako tresna batek orain arte konponezinak ziren arazoak konpon ditzake. Hau da, ordenagailu tradizionalekin ezinezkoa zena orain posible izango da.

Konputazio kuantikoaren ezaugarri nagusia da, bitetan oinarritu beharrean, qubitetan lan egiten duela. Horri esker, ordenagailuek askoz arinago lantzen dute informazioa, eta horrek hainbat ate ireki ditzake. Izan ere, teknologia kuantikoek eragin handia izan dezakete hainbat arlotan. Adibidez, material berriak diseinatu ahal izango dira, farmako espezifikoak sortu edo ikerketaren optimizazioa hobetu.

Horretaz arituko da, hain zuzen ere, Javier Aizpurua, Basque Quantum (BasQ) ekimenaren zuzendaria eta Ikerbasque irakaslea Donostia International Physics Centerren (DIPC), "Teknologia kuantikoa: zer da hori?" hitzaldian.

Hizkera erraz eta hurbilean, Aizpuruak konputazio kuantikoaren oinarrizkoa deskribatuko du, eta teknologia horren ondorioak azalduko ditu. Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren edizio berri batean izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatuta.

Hitzaldia abenduaren 18an izango da, Bidebarrieta Liburutegian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da Kulturgunean.