Itzuli albisteetara

BasQ Diplomaziari eta Zientzia Kuantikoari buruzko seigarren topaketa hispaniar-suitzarrean

Azaroa 14, 2024

BasQ-en parte-hartzea Diplomaziari eta Zientzia Kuantikoari buruzko seigarren topaketa hispaniar-suitzarrean.

Spanish-Swiss Meeting on Quantum Science and Diplomacy

Joan den azaroaren 13an, Ramon Areces Fundazioak Madrilen duen auditorioan, Berrikuntzari buruzko Topaketa Hispano-Suitzarraren seigarren edizioa egin zen.

Suitzak Espainian eta Andorran duen enbaxadak antolatuta, berrikuntzari buruzko topaketa hispaniar-suitzarra bi herrialdeetako erakunde publiko, akademiko eta pribatuetako ordezkarien eta adituen arteko sinergiak bilatzeko plataforma bat da. Urtero, analisirako, ezagutzak trukatzeko eta dibulgaziorako jardunaldiak antolatzen dira, berrikuntza zientifikoaren arloan Espainia eta Suitza liderrak diren lehentasunezko gai bati buruz.

Aurtengo edizioan diplomaziaren eta zientzia kuantikoaren arteko elkargunea aztertu zen. Bertan, BasQ-eko zuzendari Javier Aizpuruak BasQ ekimena aurkeztu zuen, zientzia kuantikoan arrakasta izan zuten kasuen inguruko mahai-inguru baten esparruan.

Jardunaldian parte hartu dutenen artean, honako hauek nabarmendu behar dira: Raimundo Pérez-Hernández y Torra (Ramón Areces Fundazioko zuzendari nagusia), Hanspeter Mock (Suitzak Espainian eta Andorran duen enbaxadorea), Alexander Fasel (Kanpo Arazoetako Departamentu Federaleko Estatu Idazkaria), Eva Ortega (Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Ikerketa Idazkari Nagusia), Javier Moreno Fuentes (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) Nazioarteko Harremanetarako lehendakariordea) eta Borja Izquierdo (FECYT), besteak beste.

Suitzaren aldetik, Kanpo Arazoetako Departamentu Federala, Prestakuntza, Ikerketa eta Berrikuntzako Estatu Idazkaritza, ETH Zürich, Geneva Science and Diplomacy Anticipator (GESDA), Suitzako Ipar-mendebaldeko Zientzia Aplikatuen eta Arteen Unibertsitatea eta QAI Ventures AG egon ziren ordezkatuta.