IBM Quantum Challenge 2024
Maiatza 24, 2024- IBM Quantum Challenge Qiskit erabiltzeko moduari buruzko urteko programazio-erronka da.
- BasQ-ek Challenge Parties izeneko topaketak antolatuko ditu, gure BasQ advocatesek dinamizatuta, Donostian, Leioan, Bilbon eta Arrasaten.
IBM Quantum Challenge programaren edizio berri bat ekainaren 5etik 14ra egingo da, Qiskit erabiltzeko moduari buruzko urteroko programazio-erronka.
Quantum Challenge-a Jupyter notebooks sorta bat da, eta material hau dute: tutorialak, kode-adibideak eta kalifikazio automatikoa duten kodetze-erronkak. Koaderno horietako bakoitzari "Labs" deitzen zaio. Lehen laborategia edonork ebatzi ahal izateko diseinatuta dago, eta ondorengo laborategiek, berriz, kanpoko ikerketa eta proba eta errore ariketa asko beharko dituzte.
IBM Quantum Challenge 2024 honetan BasQ ekosistemako ikasleen eta ikertzaileen parte-hartzea sustatzeko, BasQ-ek Challenge Parties antolatuko du Donostian, Leioan, Bilbon eta Arrasaten. Bertan, parte-hartzaileek laborategiak aztertu, elkarlanean aritu, kontaktuak ezarri eta ondo pasatzeko aukera izango dute, Qiskit ikasten duten bitartean.